XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zati beronen beste kopia bat ere Baionako herri liburutegian ediren daiteke; 25 orrialde ditu eta L. Thomas-ek egina da.

III.4.2: Argitaraldiak Hiztegia osorik argitaratu gabe dago oraindaino, eta Azkue jaunaren ustetan ez zen inoiz inoiz ere argitaratuko... .

Hala ere Webster jaunak 1895. urtean adibide ttipitto bat plazaratu zuen, gorago genioen bezala, -etik ablegare-raino doana, bere asmoa zelarik euskalzale baten bat arduratzen zen eta interesatzen zen, hura ikusirik, osoa aztertzera eta argitaratzera.

Moldiztegiratutako zatitto hau, halere, akats xumez beterik dago, moldiztegigileek euskaraz ez zekitelako, edo Webster-ek berak kopiatu zuenean eskuzkiributik kontu gehiegirik gabe egin zuelako kopia, edo irakurketa aldrebesen bat edo beste egin zuelako.

Tamalez, ez dirudi euskalzaleek ikusi zutenik interes handirik hiztegi zati hartan, edo ikusi baldin bazioten ere, bere interesa beste gauza interesgarriagotan ipiniak edukiko zituzten beren gogoak eta beste premia handiago eta garrantzitsuagotaz arduraturik izango ziren, noski, edo beste arrazoiren batengatik, dena dela, berean gelditu zela adierazgarri hura, ondoriorik eta jarraipenik ukan ez duelarik orain arte.

III.4.3.- Ikerketa III.4.3.1.- Welsherazko orrialdeak Welsherazko orrialde batzuek aurkitzerakoan nahasirik hiztegian galdera batzuek bururatu zitzaizkidan berehala.

Ba ote zekien Urtek welsheraz, edo galesez mintzatzen eta idazten?.

Baina lehenik, orrialde haiek benetan welsheraz idatziak ziren ziurtatu behar nuen eta Oxford-en ziren irakasleengana jo nuen.

Fotokopiak aztertu ondoren, honelaxe idatzi zidan J. Wood irakasleak: .